Antton Dueso Alarcón

-Hi bai matxista zikina! Egia da, matxista halakoa! Ez duzu kolpe zorririk ere jotzen! Lotsagarria da, matxista atzerakoia! Horixe zara zu! ?esan zuen amak. --Ama zuzen ari da! Ez duzu kolperik egiten etxean! Beti telebistaren aurrean zurrungaka! Guk, berriz, eskolatik edo lanetik itzuli eta bazkaria prestatu behar izaten dugu, etxea garbitu, erosketak egin, arropa garbitu... Bixintxok odola bor-bor sentitu zuen zainetan. Matxista? Bera? Pertsona moderno eta liberala zelakoan zegoen Bixintxo. Giza-eskubideen alde beti eta! --Ez naizela matxista frogatuko dizuet. Hemendik atzera neuk egingo ditut etxeko lan denak! Esaldia bukatu orduko damutu zitzaion Bixintxori. Baina, beranduegi. Bixintxorenak egin zuen! --Garbitu komuna, garbitu zorua, prestatu bazkaria, garbigailua jarri, arropa eskegi... Ileapaindegira noa! -esan zuen amak, eta gabardina jantzita irten zen, ateari danbatekoa emanda. --Eta ez ahaztu, gero! Kotoiak ez du gezurrik esaten! -esan zuen arrebak. Miel Anjel Elustondoren itzulpena. Antton Duesoren marrazkiak.

EBOOK
$AR 5772

 Descarga inmediata
 Adobe DRM ¿Qué es esto?

Detalles del producto

  • Limitaciones: Compartir: Permitido según las limitaciones (6 Dispositivos)
  • Editorial: DESCLÉE DE BROUWER
  • Paginas: 76
  • Edición: 2014
  • Idioma: Vasco
  • Materias:
    • Formato: EPUB
    • ISBN: 9788433035035
    • Origen: B